Emekin Ekintzailea

Nabigaziorako laguntzak

Hizkuntzak


Edukia



"Emakumeak enpresak sortzeko prozesuetan" jardunaldia

Pertsonak erakundeen ardatz bihurtzeak genero berdintasuna sustatzen lagunduko du enpresetan

'Familiako bizitza eta lana bateratzea ez da soilik genero kontua, lurralde bateko ekoizpen sarearen eraginkortasunean ere eragiten du; hori dela eta, enpresen lehiakortasunerako erronka bat da, bizikidetasuna hobetzeko funtsezkoa da eta jaiotza tasa eta belaunaldien arteko lotura mantentzea errazten du'. Horixe esan zuen atzo José Ramón Guridik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko sailburuak, 'Emakumeak enpresak sortzeko prozesuetan' jardunaldiaren hasierako ekitaldian. Jardunaldi hori ekainaren 6an egin zen, Donostiako Koldo Mitxelena kultura zentroan, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak babestu zuen, 2011ko Berdintasunerako Foroaren baitan.

Emekin Programan parte hartu duten emakumeei harrera.

2009ko maiatzaren 11n, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza Departamentuak EMEKIN programak lagundutako enpresa-sortzeko prozesuan dauden emakumeei harrera eskaini zien. Emekin programa Berrikuntza Departamentuak bultzatzen du ASPEGI eta Euskadiko Kutxaren lankidetzarekin batera.

Jose Ramón Guridi Departamentuko ahalduna buru zuen ekitaldian, beren enpresa sortu duten emakume guztiei Agenda praktikoak eman zitzaizkien.

Get the Flash Player to see this player.


Emekin programaren aurkezpena Iberoamerikako Emakume Enpresarien Federazioari.

Gipuzkoako Foru Aldundiak Iberoamerikako Emakume Enpresarien Federazioari harrera egin dio. Federazioak Emakume Enpresarien XIX. Kongresu Iberoamerikarra (CIME) ospatu du Bilbon, Euskadiko Emakumezko Enpresari, Zuzendari eta Profesionalen Federakuntzak (FEDEP) antolatuta.

Jose Ramon Guridi Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko diputatuaz gain, Iñaki Ibarra departamentu honen zuzendaria ere izan zen harreran. Bertan, Joseba Amondarain Jakintza eta Enpresa Jarduera Sustapeneko Zerbitzuburuak Emekin programa aurkeztu zien bertaratutakoei. Programa honen helburua enplegu-sorkuntza sustatzea da, Gipuzkoako lurralde historikoan emakumeek bultzatutako enpresa-proiektuen sustapenaren bidez.

Emekin programaren aurkezpenak bete-betean bat egin zuen Emakume Enpresarien XIX. Kongresu Iberoamerikarraren helburuekin. Izan ere, emakumeen ekintzailetzaren indarrari, eta garapena eta enplegua sortzeko gaitasunari ahalik eta etekin gehien ateratzeko azterketa-ildoak eskaintzea zen Kongresuaren helburu nagusia.

Get the Flash Player to see this player.


1.435 IKASLE, 38 IKASTETXE ETA 79 IRAKASLE ARI DIRA PARTE HARTZEN GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAK SUSTATUTAKO KOSMODISEA EKIMENEAN.

Materialak berrerabiltzea, animalien babesa, etorkizuneko hiria, hiri-bizikidetza eta lepoko itzultzailea izango dira kultura ekintzailearen balioak sustatzeko asmoa duen Kosmodisea ekimenaren hirugarren edizioan landuko diren ardatzak.

Lehen fasea bukatu da Axular Lizeoak (Donostia), Maria Inmaculada Ikastetxeak (Zarautz), Aranzadi Ikastolak (Bergara), Nazaret Zentroak (Donostia) eta CEINPRO Zentroak (Donostia) egindako proposamenekin.

Oraindik hurrengo etapetan parte hartzeko aukera dago: www.kosmodisea.net - Telefonoa: 900 840 842

[ + ] informazio gehiago (28 KB)

Lehen Hezkuntza (1., 2. eta 3. mailak). Neo sistema: “Bakea” (Axular Lizeoa-Donostia) (205 KB)

Lehen Hezkuntza (4., 5. eta 6. mailak). Fisio sistema: “Izakien desagerpena” (María Inmaculada Ikastetxea – Zarautz) (158 KB)

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. Glos sistema: “Gu alkate: XXI. mendeko hiria egituratzen” (Aranzadi Ikastola - Bergara) (144 KB)

Batxilergoa. Logo sistema: “Urania” (Nazaret Zentroa - Donostia) (183 KB)

Heziketa Zikloak. Tékhne sistema: “Lepoko itzultzailea” (CEINPRO - Donostia) (154 KB)


Farsens, Innoprot, Ega Master, Auralia, Prosens, Grupo Ikor eta NTS izan dira Toribio Echevarria 2008 Sariak jaso dituztenak.

Toribio Echevarria Sarien banaketa-ekitaldian, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza eta Jakintzaren Gizarteko ahaldun den José Ramón Guridik, goi mailako teknologia-enpresak are gehiago bultzatzeko beharra azpimarratu zuen eta gaur egungo krisi ekonomikoa “industria-alorrean giza elementua sustatzeko” aukera ona dela azaldu zuen.

Profesionalizazioaren gakoak familia-enpresan.

Datorren abenduaren 3an, Gipuzkoako Bazkundeak, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Spri-rekin batera, jardunaldi bat antolatzen dugu. Buruzagi enpresariei eta euren familiartekoei, jabe ez kudeatzaileei, belaunaldi berriei, politikoki familiarteko direnei, zuzendua dago.

Ikus foiletoa (333 KB)

VIII. Manuel Laborde Werlinden Saria datorren azaroaren 18an emango da.

Antxon Arzak, “Al filo de lo imposible” programako piraguista eta Urkan Kayak enpresaren sortzaileak, “Bizimoduak” izeneko hitzaldia eskaintzeaz gain, ekitaldian, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza eta Jakintzaren Gizarteko ahaldun den José Ramón Guridi izango da.

Toribio Echevarria Sarien deialdi berria abian da; aurten, “bikaintasun ekintzailea” izeneko sari berria eskainiko da

Toribio Echevarria 2008 Sariak, Eibarko Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta BIC Gipuzkoa Berrilanek antolatu dituzte, eta aurten, XIX. edizioa beteko dute. Sariak hiru deialditan banatzen dira: “Enpresa Asmoak”, “Enpresa Berriak”, eta “Bikaintasun Ekintzailea”, azken hori, “Ekintzailetza Berritzaileari Euskadi Saria” deitua. Deialdi berriari buruzko informazio guztia www.bicberrilan.com web-orrian (Sariak atalean) aurki daiteke. Dokumentazioa aurkezteko epea 2008ko urriaren 7an bukatuko da.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza Sailak “Emakumeak enpresaren erronkaren aurrean: ideiatik proiektura, proiektutik errealitatera” uda-ikastaroa bultzatzen du

2008ko irailaren 1ean eta 2an, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako eta Ezagutzaren Gizarteko Departamentuak “Emakumeak enpresaren erronkaren aurrean: ideiatik proiektura, proiektutik errealitatera” uda-ikastaroa zuzenduko du, Euskal Herriko Unibertsitatearen XXVII. Uda Ikastaroen eta XX. Europar Ikastaroen esparruan.

[ + ] Ikus foiletoa

Kosmodiseak arrakasta handiz eman dio bukaera 2007-2008 edizioari, 34 ikastetxe, 117 talde, 1.037 gazte eta 76 irakasleren parte-hartzearekin.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentuak bultzatu du ekimena, hezkuntzan kultura ekintzailearen eta kultura digitalaren balioak sustatzeko. Sarituak izan diren 15 lanak ondorengo ikastetxeei dagozkie: Basakaitz Herri Ikastetxea (Aizarnazabal), Txingudi Ikastola (Irun), Elgoibar Ikastola, Orokieta Herri Ikastetxea (Zarautz), San Benito Ikastola (Lazkao), San Vicente de Paul (Irun), Aranzadi Ikastola (Bergara), Lasarte-Usurbil BHI, Nazaret Zentroa, La Salle Berrozpe eta Bidasoa GLHBI.

[ + ] informazio gehiago (116 KB) | liburu elektronikoa (3803 KB)

José Ramón Guridi-ri elkarrizketa (112 KB)


GEM Euskal Autonomia Erkidegoa 2007 Txostenak jakitera eman du Europar Batasuneko jarduera ekintzailearen tasa altuena duela Gipuzkoak

Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera ekintzaileari buruzko “Global Entrepreneurship Monitor (GEM)” txosteneko laugarren edizioa Gipuzkoako Foru Aldundian aurkeztu da.

GEM Comunidad Autónoma del País Vasco 2007 (5098 KB) | GEM España 2007 (7761 KB)

Kosmodiseak arrakasta handiz eman dio bukaera 2007-2008 edizioari, 34 ikastetxe, 117 talde, 1.037 gazte eta 76 irakasleren parte-hartzearekin.

Datorren ekainaren 25ean, 20:00etan, Donostiako Kursaal Jauregian, “El Hermanastro” antzezlanaren emanaldia izango da. Bertan, familia-enpresen egunerokotasunean suertatzen diren egoerak era errealistan islatzen dira.

Eskutitza (96 KB)|Inbitazioa (1041 KB)

Kosmodisea 2007-2008ko Mito Planetako irabazleak

Txingudi Ikastola (Irun), Orokieta Herri Eskola (Zarautz), San Vicente de Paul (Irun), Lasarte-Usurbil BHI eta Nazaret Zentroa (Donostia) Kosmodisea 2007-2008ko Mito Planetako irabazleak izan dira.

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIKO BERRIKUNTZARAKO DEPARTAMENTUAK, SALAMANCAN EGINDAKO EKINTZAILEEN NAZIOARTEKO I. BILTZARREAN HARTU DU PARTE

Departamentuak Salamancan egindako nazioarteko topaketan hartu zuen parte, Iñaki Ibarra Unzueta Aldundiko Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Sustapenaren zuzendari nagusiak emandako hitzaldiaren bitartez. Txostenak honako izenburu hau zuen: “Kultura ekintzailea sustatzeko ekimen integrala diseinatu eta garatzea, eta ekiteko jarduera horixe bera gizartean balioztatu eta hedatzea”

[ + ] informazio gehiago (50 KB)


Euskal Autonomia Erkidegoko GEM 2007 Txostenaren aurkezpena.

Maiatzaren 21ean, goizeko 11etan eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Tronu Aretoan, Euskal Autonomia Erkidegoko GEM 2007 Txostenaren aurkezpena egingo da.

Ekitaldian, honako pertsona hauek hartuko dute parte: José Ramón Guridi, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza diputatua; Alicia Coduras, GEM España Proiektuaren zuzendari teknikoa; María Nieves Urrutia, Eusko Ikaskutzako lehendakariordea, eta Iñaki Peña, GEM Euskal Herria Proiektuaren zuzendaria.


“Gaze” programak pertsona ekintzailearen balioak goi-mailako heziketako ikasleen artean zabalduko ditu

Maiatzaren 16an, ostirala, aurkeztuko da, goizeko 11etan, Donostiako Tabakalera eraikinean.

“Gaze” (Gipuzkoa: Gazte Ekintzaile) programa, maiatzaren 16an, ostirala, goizeko 11etan aurkeztuko da Donostiako Tabakalera eraikinean. Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako eta Ezagutzaren Gizarteko Departamentuaren ekimen bat da, GIPUZKOA BERRITZENen babesean dagoena eta Euskal Herriko Unibertsitatearen, Mondragon Unibertsitatearen, Deustuko Unibertsitatearen, Tecnunen eta Tknikaren laguntza duena.

Gonbidapena (336 KB)

Folleto (1484 KB)

[ + ] informazio gehiago

Foru Aldundiak, Euskadiko Kutxak eta Aspegik bat egin dute enpresa munduan emakume ekintzaileak gehitzearen alde.

Enpresa sortzeko prozesuan laguntzeko sistema pertsonalizatu, integral eta berritzaile bat antolatu dute. Lan esperientzia dute 35 urtetik gorako emakumeei zuzenduta dago. 2013 arte irautekotan sortu da.

[ + ] informazio gehiago (1173 KB)


Kosmodisea 2007-2008ko Ikono Planetako irabazleak

Basakaitz Herri Ikastetxea (Aizarnazabal), Ikasbide Ikastola (Donostia), San Vicente de Paul Ikastetxea (Irun), Lasarte-Usurbil BHI eta IEFPS Bidasoa (Irun) ikastetxeek irabazi dute Kosmodisea 2007-2008ko Ikono Planeta.

Familia-Protokoloaren Abezea.

Gipuzkoako lau proiektuk lortu dituzte XVIII. Toribio Echevarria Sarietako sari nagusiak.

PECM Enginerik Systems (Donostia), The Box Builder (Asteasu), Likuid (Hondarribia) eta Metallied Powder Solutions (Donostia) dira saritutako enpresak.

Abian da Kosmodisea, Gipuzkoako ikasle-gazteen artean kultura ekintzailea sustatzeko hezkuntza-ekimen osatuaren 2007-2008 ediziorako izen-ematea.

Abian da Kosmodiseako bigarren ediziorako izen-ematea, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentuaren ekimen bat unibertsitateaz kanpoko hezkuntza-mailan kultura ekintzailearen eta kultura digitalaren balioak sustatzeko helburuarekin.

Kosmodisea 2007-2008 programa osorako sarbidea

Kosmodisea 2007-2008 Gida laburra

Kosmodisea Web-orria

Familia Enpresa. Sensibilizazio Jardunaldiak.

Teknikarik aitxindarienak erabiliko ditugu famili enpresen funtzionamendua eta biziraupena mehatxatzen duten arazo garrantzitsuenak planteatu eta konpontzeko. Bertaratutakoek beren esperientziak azaltzea eta iritziak plazaratzea nahi genuke, eta horretarako moderatzaile baten laguntza izango dugu. Bestalde, hainbat irtenbide eskainiko zaizkie bertaratutakoei beren enpresetan sor daitezkeen arazoak konpontzen laguntzeko. Informazio gehiako jasotzeko eta izena emateko: Tlfn:943-000309 / avaqueriza@camaragipuzkoa.com

Eguna, lekua eta ordua ikusi (1809 KB)


Ekintzailetzako hezkuntza-programetan parte hartzen duten gazteen % 62k etorkizunean bere kontu lan egiteko aukera kontuan hartzen du.

Horrela dio “Ikasten ikastea” bultzatzen duen Espainiako Junior Achievement erakundeak aurkeztu berri duen “Enterprise 2010. The next generation” txostenak.

Toribio Echevarria eta Manuel Laborde Werlinden Sarien deialdi berriak.
Abian dira jada 2007ko edizioei dagozkien bi sari nagusiak, euskal eremuan enpresa-ideia berrien agerpenak, ekimen berrien sorrerak eta ekoizpen-arloko sorkuntzaren eta berrikuntzaren garapenak duten garrantzi erabakigarria onartzeari eskainita daudenak. Toribio Echevarria eta Manuel Laborde Werlinden Sariak dira: hemezortzigarren eta zazpigarren edizioak dituzte hurrenez hurren, eta proposamenak onartzeko gehienezko epeak urriaren 22a eta 8a dira, hurrenez hurren horiek ere.

[ + ] Ikus XVIII. Toribio Echevarria Saria (pdf) liburuxka (572 KB)

[ + ] Ikus VII. Manuel Laborde Werlinden Saria (pdf) liburuxka (465 KB)


"Eskola ekintzailea", "Gipuzkoan Ekin Ekinari” gidaren hirugarren zenbakia.

“Eskola ekintzailea” html pdf ppt

Sortako hirugarren zenbaki horrekin, Gipuzkoako Foru Aldundiak ikaskuntzarekin erlazionatutako gizarte?gaitasunak sustatzeko erakutsi duen interesari erantzun nahi zaio. Joaquín Villa Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako diputatuaren hitzetan, “sormena, esfortzua, arriskua eta elkartasuna dira gure gizartean nahitaez indartu behar ditugun zenbait balio, baldin eta etorkizuneko erronkei erantzun nahi badiegu eta, ondorioz, Gipuzkoa benetako berrikuntzaren lurralde izatea lortu nahi badugu. Eta hori guztia lortzeko eskolatik bertatik hasi behar dugu lanean; izan ere, eskolan gaitzen eta trebatzen dira etorkizuneko gizartea gidatuko duten pertsonak. Zalantzarik gabe, hezkuntza?sisteman esku hartu behar da, iraganetik datozen inertziak alde batera uzten dituen prozesu neketsu eta konplexu horrek arrakasta lor dezan".

Zentzu horretan, “Eskola ekintzailea” izeneko gidan azken urteetan egindako lanaren eta ahaleginaren (prestakuntza, dokumentazioa, hedapena, parte?hartzea, eta abarren) azterketa egin du profesional?talde batek. Horrela, talde horrek egindako gogoetak eta ekarpenak barne hartu dira liburuan.

Beste argitalpenekin egin den moduan, hiru formatu desberdinetan (“html”, “ppt” edo “pdf”) eskura daiteke argitalpena ondorengo orrian.


Famili Enpresari Buruzko Tailerra-Jardunaldiak.

Hiru jardunalditako ziklo honen barruan, eta metodologia abangoardistaren bidez, irtenbideak emango zaizkie kudeaketa, kominikazio eta harreman arazoei, familia enpresan espezifikoak diren arazoei hain zuzen. Ziklo honen helburua, hain zuzen, familia enpresei norbanako etz pertsona arteko harremanen kudeaketa bideratzea da, baita familiako kide bakoitzaren zereginen banaketan laguntzea ere enpresa antolakataren barruan. Informazio gehiako jasotzeko eta izena emateko: www.camaragipuzkoa.com

[ + ] (pdf) (1367 KB)

Etengabeko ikaskuntzarako funtsezko gaitasunak.
Globalizazioak Europar Batasunean oraindik dakartzan aupadak kontuan izanda, herritar bakoitzak gaitasun-sorta zabala izan beharko du azkar aldatzen ari den eta elkarlotura ugari dituen mundu honetan malgutasunez moldatu ahal izateko. Europako Parlamentuak eta Kontseiluak gomendio bat eman dute, 2006ko abenduaren 18an, etengabeko ikaskuntzarako funtsezko gaitasunen inguruan. Dokumentu horretan, egoerara egokitutako ezagutzen, ahalmenen eta jarreren konbinaziotzat hartzen dira gaitasunak. Funtsezko gaitasunak herritar guztiek garapen pertsonalerako, herritartasun aktiborako, gizarteratzeko eta lana lortzeko beharrezkoak dituztenak dira. Erreferentziazko esparruan, funtsezko zortzi gaitasun hauek ezartzen ditu: komunikazioa ama-hizkuntzan; komunikazioa atzerriko hizkuntzetan; gaitasuna matematikan eta oinarrizko gaitasunak zientzian eta teknologian; gaitasun digitala; ikasten ikastea; gizarte- eta gizabide-gaitasunak; ekimen-zentzua eta enpresa-espiritua; eta kontzientzia eta adierazpide kulturalak. [ + ] “Etengabeko ikaskuntzarako funtsezko gaitasunak” dokumentua eskuratu (91 KB)

2006ko azken GEM (Global Entrepreneurship Monitor) txostena.
Munduko ikaskuntzari buruzko informazio osatu eta zehatzena. GEM (Global Entrepreneurship Monitor) txostenak 2006ko edizioa aurkeztu du. Mundu osoan enpresak sortzearen inguruan dagoen ikerketa nagusitzat finkatu da. GEM 2006 txostenak aditzera ematen duenez, urteko serie historiko bat izatea ahalbidetzen duen ikuspegiarekin jadanik, gizarteak oso bilakaera ona izan du ekimenaren fenomenoaren balorazioan. Txosten horretan jadanik 50 herrialdek parte hartzen dute urtero edo bi urtean behin. Munduko BPGd-aren % 90etik gora ordezkatzen dute. Gainera, aipagarria da eskualdeko proiektuak garatu izana (REM edo Regional Entrepreneurship Monitor). Proiektu horiek, urte honetan zehar, mapa ekonomikoa osatuko dute. [ + ] GEM 2006 txostena eskuratu (2258 KB)

Begoña Zunzunegui, Becara-ko lehendakaria, profil biografiko eta profesional berria “Ekintzaileen eredu unibertsalak” atalean.

“Ekintzaileen eredu unibertsalak” atalean enpresari berri baten profil biografikoa barne hartu da. Azpimarratzekoak dira enpresari horrek berritzeko duen gaitasun handia, ekintzailetza nekaezina eta benetako emakume aitzindari gisa erakutsitako ahalmen izugarria. Begoña Zunzunegui andreaz ari gara hitz egiten. Bera dugu Becara enpresaren lehendakaria: altzarien diseinu, fabrikazio eta banaketan eta dekorazio eta opari artikuluen produkzioan jarduten duen lehen enpresa europarretako bat.

“Gipuzkoan Ekin Ekinari” gidaren hirugarren alea ari dira prestatzen.

Aurki “Ekintzailetasunerako ezagutza” sortako hirugarren zenbakia argitaratuko dugu. Ale hau, unibertsitatetik kanpoko Gipuzkoako hezkuntza-sistemaren barneko ekintzailetza landuko dute. Landa-lanean zehar honako erakunde hauetako ordezkariak elkarrizketatu dituzte:

Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentuak “Gipuzkoan Ekin Ekinari” gidaren bigarren zenbakia aurkeztu du.

“Berrikuntzarako eta Ekintzailetzarako Foroak” html pdf ppt

Kultura ekintzailearen baloreak nabarmentzen zituen ikuskizun bikaina Kosmodisearen azken ekitaldian.

Joan den apirilaren 26an Kosmodiasearen amaiera-ekitaldia egin zen Donostiako Kursaal Biltzar Jauregian. Ospakizun horren helburua izan zen, kultura ekintzailea osatzen duten balore eta jarreretan oinarrituta, ekimen horretan parte hartutako pertsona eta erakunde guztiei (batez ere ikasleei, irakasleei eta heziketa-zentroei) egindako lan bikaina aintzat hartzea. Kosmodisea programa pasa den azaroan jarri zen abian eta 42 ikastetxetako 1.400 ikaslek eta 111 irakaslek hartu dute parte, 137 taldetan banatuta.

Pertsona ekintzailearen eguna hezkuntza esparruan.

Apirilaren 27an Pertsona Ekintzailearen Eguna ospatu zen Gipuzkoako hezkuntza esparruan. Egun horretan aurkeztu ziren IKT informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, jolas elkarreragileak eta material pedagogikoak ikastetxe bakoitzean. Horretaz gain, Gipuzkoako hainbat ikastetxek kultura ekintzailearen inguruko ekintza zehatzak burutu zituen. Egun honetan heziketa maila guztietako 80 ikastetxe baino gehiago hartu zuen parte Gipuzkoan.

Kosmodiseako hirugarren planetaren irabazleak.

Basakaitz Herri Ikastetxea (Aizarnazabal), San Frantzisko Xabier Ikastola (Arrasate) eta San Benito Ikastola (Lazkao) izan dira Lehen Hezkuntzako lehen hiru sarien irabazleak. San Vicente de Paul ikastetxeak (Irun) eta Kurtzebarri BHIk (Aretxabaleta) eskuratu dituzte DBHko lehen sariak. La Salle Berrozpe (Andoain) eta Lasarte-Usurbil BHI izan dira Batxilergoko irabazleak. Azkenik, Zumaiako Institutuak (Zumaia), Hernani BHIk eta Eraikuntza BHIk (Donostia) eskuratu dituzte puntu gehien Heziketa Zikloetan.Lan irabazleak ikusi.

Kosmodiseako bigarren planetaren irabazleak.

Txingudi Ikastola (Irun), San Benito ikastola (Lazkao) eta Basakaitz Herri Ikastetxea (Aizarnazabal) izan dira lehen-hezkuntzako lehen hiru sarien irabazleak. San Vicente de Paul ikastetxeak (Irun) eta Santa Teresa Ikastetxeak (Donostia) eskuratu zituzten DBHko lehen sariak. La Salle Berrozpe (Andoain), Nuestra Señora Dorleta (Eskoriatza) eta Lasarte-Usurbil BHI izan dira Batxilergoko irabazleak. Azkenik, Ceinprok (Donostia) eta Eraikuntza BHIk (Donostia) eskuratu dituzte puntu gehien Heziketa Zikloetan. Lan irabazleak ikusi.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentuak "Ekintzailetza berritzailea Gipuzkoan" gidaren lehen zenbakia aurkeztu du.

"Ekintzailetza berritzailea Gipuzkoan" html pdf ppt

Kosmodisea egun handia.
Datorren apirilaren 26an, goizeko 10:30ean, Kosmodiasearen amaiera-ekitaldia egingo da Donostiako Kursaal Biltzar Jauregian. Ekitaldi horren helburua da, ekimen honetan parte hartutako pertsona eta erakunde guztiei (batez ere ikasleei, irakasleei eta heziketa-zentroei) azken hilabeteetan egindako lan bikaina aintzat hartzea. Horrela bada, Kosmodisearen amaiera-ekitaldia ospakizun bat izatea nahi dugu, kultura ekintzailearen osagai diren balio eta jarreretan oinarrituta.

Apirilak 27, Pertsona Ekintzailearen Eguna.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentuak, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitatea eta Ikerketa Sailarekin batera, pertsona ekintzaileren omeneko jardunaldi bat prestatu du Gipuzkoako hezkuntza-esparruan datorren apirilaren 27rako.

Kosmodiseako Fono, lehenengo planetaren irabazleak

Lehen Hezkuntzan Irungo Txingudi Ikastolak irabazi du lehenengo saria, DBHn Irungo San Vicente de Paul ikastetxeak, Batxilergoan La Salle Berrozpek eta, Heziketa Zikloetan, Donostiako Ceinpro zentroak. Lan irabazleak entzun.

Kosmodisearen lehen etapa honetan lau ideia irabazle egon dira.

Lehen Hezkuntzako “Hasi eta Hazi” programari dagokion hezkuntza-materiala Gipuzkoako zentro guztietara banatuko da.

Gipuzkoako ikastetxeak lehen-hezkuntzarako “Hasi eta Hazi” programari dagokion materiala ari dira jasotzen. Heziketa proposamen bat da, eta kultura ekintzailearekin lotutako balioak sustatu eta bultzatu nahi ditu. Helburu hori erdiesteko, “Hasi eta Hazi”k multimedia-tresna multzo bat proposatzen du, irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuetan irakasle eta ikasleek, guztiek batera, erabil ditzaten. Une hauetan bigarren hezkuntzarako eta batxilergorako “Hasi eta Hazi” materialak ari dira prestatzen.


Familia Enpresa. Sensibilizazio Jardunaldiak.

Teknikarik aitxindarienak erabiliko ditugu famili enpresen funtzionamendua eta biziraupena mehatxatzen duten arazo garrantzitsuenak planteatu eta konpontzeko. Bertaratutakoek beren esperientziak azaltzea eta iritziak plazaratzea nahi genuke, eta horretarako moderatzaile baten laguntza izango dugu. Bestalde, hainbat irtenbide eskainiko zaizkie bertaratutakoei beren enpresetan sor daitezkeen arazoak konpontzen laguntzeko. Informazio gehiako jasotzeko eta izena emateko: www.camaragipuzkoa.com/jornadasucesion

Atera da Gipuzkoa ekintzailearen 1. buletina.
Gipuzkoa ekintzailearen 1. buletina posta elektronikoz banatu berri zaie harpidedun guztiei. Web orri honetatik bertatik ere sar daiteke bertara. Lehen buletin horretan Joaquín Villa Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentuko foru-diputatuak idatzitako aurkezpen bat dago, “Ekintzaile izatea: Gipuzkoaren aldeko konpromisoa” izenburua duena. Idatzi horretan, diputatuak honela adierazten du argitalpen horren helburua: “gogoeta-espazio bat sortu nahi dugu, helburu bakar batekin ekin dezagun, kultura ekintzailea eta enpresa-espiritua bultzatzea, alegia. Hau da, pertsonen gaitasunak bultzatzea, ideiak ekintza bihur daitezen. Bestela esanda, sormenarekin, berrikuntzarekin eta arriskuak hartzeko ahalmenarekin loturiko guztia bultzatzea, baita proiektuen planifikazioarekin eta kudeaketarekin loturikoa ere; hori guztia helburuak eskuratzeko.” Gipuzkoa ekintzailearen lehen buletin horretan azaltzen dira, halaber, zein diren Gipuzkoako Foru Aldundiak ekintzailetza eta berrikuntzaren inguruan jorratzen dituen hainbat estrategia eta jardunbide.

Azkartek, GNC Laser, Ikerchem eta Sebiek enpresa gipuzkoarrek Toribio Echevarria Sariak irabazi dituzte.

Azkartek, GNC Laser, Ikerchem eta Sebiek enpresa gipuzkoarrek sari nagusiak eskuratu dituzte Toribio Echevarria Sarien XVII. edizioan. Bertan, 100.000 euro banatzen dituzte sarituen artean.

Gipuzkoako hezkuntza-arloko ordezkari ugari bertaratu ziren “Kosmodisea” ekimenaren aurkezpenera.
Azaroaren 16an, ikasle gipuzkoarrei balio ekintzaileak erakusteko asmoz, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentuak sustatutako “Kosmodisea” ekimena aurkeztu zuten.

UPV/EHUko Informatika Fakultateko Sistema Adimenduen Taldeak Manuel Laborde saria jaso du.

Bederatzi proiektuk lehiatu zuten Manuel Laborde sari honen azken edizioan. Saria, Euskal Herriko Unibertsitateko Informatika Fakultateko Sistema Adimenduen Taldeak garatutako software adimenduneko enpresa-proiektuak eskuratu zuen.

Azaroaren 28an emango dituzten Toribio Echevarria Sarien finalerako sei proiektu.

Sei enpresa-proiektu heldu dira Toribio Echevarria Sarien XVII. edizioko azken fasera. Sariak, Eibarko “Portalea” Kultur Etxean erabakiko dituzte azaroaren 28an

UPV/EHU-ren Uda Ikastaroek Ekintzailetzaren Kulturaren Sustapena Aztertuko Dute.

Ikastaroa, Jose Ramon Guridi Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzaren eta Jakintzaren Sustapeneko Zuzendari nagusiak, eta Cristina Uriarte UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordeak zuzentzen dute.

Gipuzkoan aldundiak 2,8 milioi euro erabiltzen ditu pertsona ekintzaileei languntzen.

Gipuzkoako Hezkuntzaren Esparruan Pertsona Ekintzailearen Eguna antolatu du: maiatzaren 19an. Honako helburu hau du: pertsonei, euren enpresa-proiektuaren bilakaeran ekiteko eta laguntzeko lanari balioa ematea.

TXEKIN Programaren aurkezpena

Apirilaren 27an, TXEKIN Programaren 2006. urteari dagokion deialdiaren aurkezpena egin zuten.

Gipuzkoako Berrikuntza Proiektuen V. Jardunaldiak.

Donostiako Miramar Jauregia. Mirakontxa pasealekua, 48, Donostia. Goizeko eta arratsaldeko ordutegia.

Ekintzaileen III. Jardunaldiak, Ibaetako Campusa

Maiatzaren 3an eta 4an, Leizaola Elkarteak antolatuta, Ibaeta Campuseko UPV-EHUko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolan Ekintzaileen Jardunaldiak egingo dituzte.

“Tokiko garapena sustatzeko izpiritu ekintzailea bultzatu” gaiari buruzko jardunaldietan parte hartzea.

Saiolanek, Tknikak, Deustuko Unibertsitateak eta Foru Aldundiko Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentuak, “Tokiko garapena sustatzeko izpiritu ekintzailea bultzatu” gaiari buruzko jardunaldietan hartu dute parte.

E-médica, Markel, Iriscom eta Tagzania enpresa gipuzkoarrek hainbat sari eskuratu dituzte Toribio Echevarria sarien XVI. Edizioan.

Toribio Echevarria sarien aurtengo edizioan ADS Gasteizko enpresak lortu zuen lehen saria, Sormen eta Berrikuntza Teknologikoa Enpresan izeneko atalean. Enpresa honek, lurra ikusteko sateliteetan erabiltzeko industria aeroespazialerako makina mekanikoa sortu izanari esker, 18.000 euro eta aholkularitza-arloko babesa jasoko ditu.

TXEKIN programa zabaldu da berriro.

Berriro zabaldu da Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako programa hau, pertsona ekintzaileei sorkuntzaren prozesuan eta beren enpresa-proiektuak abian jartzerakoan laguntza emateko.

“Toribio Echevarria” Sariak XVI. Edizioa.

Saria: "Sormena eta eraberrikuntza teknologikoa enpresan". Saria: "Enpresa Asmoak".

Ekintzaileek eta ekintzailetzak munduan duten egoera ezagutzeko oinarrizko hiru txosten argitaratu dituzte.

Duela gutxi, ekintzaileek eta ekintzailetzak munduan duten egoera ezagutzeko oinarrizko hiru txosten argitaratu zituzten: GEM Report 2004, GEM 2004 Womens Report eta GEM Report 2004 (2003ko Txosten Exekutiboa).

Txetxu Ugalde, “Generacion XXI” Saioko Aurkezlea.

Ekonomi Ekintzailetasuna Euskal Herrian.

Spri y las 3 diputaciones promueven un concurso televisivo para apoyar a los emprendedores

El Director General de SPRI, Aitor Cobanera, el Diputado de Promoción Económica de Álava, Carlos Samaniego, el Diputado para la Innovación y Sociedad del Conocimiento de Gipuzkoa, Joaquin Villa y el Diputado de Promoción Económica de Bizkaia, Ricardo Barainka han presentado una iniciativa común que tiene como objetivo promover la cultura emprendedora en Euskadi.

50 ikasle, bizitza osoko ikasketaren kanpainan

Bizitza Osoko Ikasketaren Kanpaina Azkoitian eta Azpeitian hasi da.

Ekin eta Izan.

Helburuak finkatu eta arriskuak kontuan hartuz erabakiak gai diren pertsonen espiritua piztu eta gizartean zabaldu nahi du Gipuzkoa Ekintzaileak. Joseba Amondarain, Gipuzkoako Jakintza eta Enpresa Jardueraren Sustapen zerbitzuburua: “Jendea mugiarazi nahi dugu, eta bideak esango du egokia izan den edo ez. Nahiago dugu ekitea, saiatzea.”

Ekintzaileen harrobia.

Deia bururatzen denetik enpresa aurrera atera arteko prozesu luzean laguntzen du Gipuzkoako Foru Aldundiak, Txekin eta Txekintek programen bidez.

ASLE, Novia Salcedo eta Euskalit, jarrera ekintzailea sustatzeari buruz gogoetak partekatzeko biltzen dira.

GIPUZKOA EKINTZAILEA BULETINA 012 ZNK

GIPUZKOA EKINTZAILEA BULETINA 011 ZNK

GIPUZKOA EKINTZAILEA BULETINA 010 ZNK

GIPUZKOA EKINTZAILEA BULETINA 009 ZNK

GIPUZKOA EKINTZAILEA BULETINA 008 ZNK

GIPUZKOA EKINTZAILEA BULETINA 007 ZNK

GIPUZKOA EKINTZAILEA BULETINA 006 ZNK

GIPUZKOA EKINTZAILEA BULETINA 005 ZNK

GIPUZKOA EKINTZAILEA BULETINA 004 ZNK

GIPUZKOA EKINTZAILEA BULETINA 003 ZNK

Joaquín Villa, Berrikuntzarako Foru Diputatua: “Ekintzaileak funtsezko papera beteko du gure ekonomian”.

Joaquín Villa Berrikuntzarako Foru Diputatuak azaldu ditu, erakunde horrek enpresa?ekimen berriei babes handiagoa emateko arrazoiak, batez ere oinarri berritzailea eta teknologikoa duten ekimenei. Bere iritziz, ekintzailearen irudiak dinamizatuko du ekonomia gipuzkoar berria.

GIPUZKOA EKINTZAILEA BULETINA 002 ZNK

Gipuzkoako Aldundiak, aurten, 700 ekintzaile berri sustatuko ditu.

Gipuzkoako Aldundiaren helburu nagusia: lurraldea, datozen urteetan, berrikuntza eta teknologiako ardatz bihurtzea. Horretarako, Aldundiak pentsatu du ideia berrien mundua, eta ideia horiek aurrera daramatzaten pertsona eta proiektuak bultzatu behar direla. Laburbilduz, ekintzailetzaren alde egingo du, Gipuzkoako ehun ekonomikoa, mende berriak exijitzen duen ekonomia berrira egokitzeko.

GIPUZKOA EKINTZAILEA BULETINA 001 ZNK

TXEKINTEK, ideia berritzaileen programa.

2003. urtean Aldundiak abian jarri zuen enpresa-proiektuei laguntzeko Txekinter programak, iragan urtean lehen 39 enpresa-proiektuak onartu zituen. Proiektu horiek, oinarri teknologikoa eta berritzailea izan behar zuten, eta Gipuzkoako industrian zuzenean aplikatu behar zituzten.



Lege oharra:

  • © 2017
  • Emekin Ekintzailea
  • | Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia |
  • Lege oharra