Emekin Ekintzailea

Nabigaziorako laguntzak

Hizkuntzak


Edukia

Helburuak

%50 Europako Gizarte Funtsa kofinantziatua eta enpleguaren sorrera sustatzeko helburua duen programa da EMEKIN. Horretarako, Gipuzkoako Lurralde Historikoan emakumeek bultzatutako enpresa-proiektuak sustatuko dira, enpresa-sorrerako prozesuan laguntzeko sistema osoa eta pertsonalizatua eratuz.

  • 1. Aspegiko harreragunea eta doako telefonoa.
  • 2. Genero-ikuspegia kontuan hartzen duen laguntza osoa eta pertsonalizatua.
  • 3. Ekintzailetzako Agenda Praktikoa.
  • 4. EMEKINeko web-orria.
  • 5. Ekintzailetzarako trebetasunei buruzko tailerrak.
  • 6. Enpresa-konpetentziei buruzko prestakuntza teknikoa.
  • 7. Enpresa bat sortzeko administrazio-prozesua sinplifikatzea.
  • 8. Bizitza pertsonala eta lana bateratzen laguntzeko zerbitzuak.
  • 9. Genero-ikuspegia kontuan hartzen duen bideragarritasun-plan bat garatzea.
  • 10. Enpresa-proiektuaren eta emakume ekintzailearen ezaugarri eta beharretara egokitutako finantzaketa eskuratzea.
  • 11. Sortutako enpresa berriaren jarraipena eta tutoretza lehenengo urtean.
  • Onuradunak

    Egitasmo enpresarial bat martxan jarri nahi duen emakume orok, onuradun potentzial izaera izango du.

    Emakume horiek enpresa-proiektuak garatuko dituzte TXEKIN metodologiaren bitartez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentuak EMEKINerako homologatu dituen erakundeek eskaintzen dutena.

    Orokorrean, aurkeztutako proiektuek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte:

  • Enplegurako Toki Ekimentzat hartutakoak izatea
  • 10 langile baino gutxiago izatea
  • Proiektuen aurkezpena. Prozedura

    ASPEGIk emakume ekintzaileei arreta emango die eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentuak ekimen horretarako espezifikoki homologatu dituen erakundeetako batera bideratuko ditu, orientazioa jaso eta enpresa-jarrerei buruzko tailerrean parte hartu duten ondoren. Erakunde homologatu horiek izango dira, emakume ekintzaileekin batera, bideragarritasun-plana garatuko dutenak.

    Horrekin batera, edota hori osatzeko, bideragarritasun-plana garatzen diharduten emakume ekintzaileek enpresa-gaitasunetako prestakuntzarako eta trebakuntzarako ekintzetan parte hartu ahal izango dute.

    Gainera, emakume ekintzaileek Gipuzkoan zehar dauden Euskadiko Kutxaren bulegoetan informazioa eta aholkularitza jaso ahal izango dute.

    Finantzaketa

    Bideragarritasun Plan hori izango da, ASPEGIko txosten osagarriarekin batera, Koordinazio Mahaian (EUSKADIKO KUTXA, ASPEGI eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentuaren artean osatutakoa) aurkeztu beharko dutena eta mahai horrek hautatuko ditu enpresa-proiektuaren eta emakume ekintzailearen ezaugarri eta beharretara egokitutako finantzaketa-formula espezifikoak eskuratu ahal izango dituzten proiektuak.

    Zerbitzuen ezaugarriak

    EMEKIN ekimenean sartzen diren pertsonei eskainitako zerbitzuak doakoak dira.

    Laguntza osoa

    ASPEGItik zerbitzu pertsonalizatua eskainiko da, euskarri idatziak eta webgune espezifikoa osagarri dituena. Horrela, EMEKIN programan parte hartzen duten emakume guztiek, eskainitako zerbitzuak errazago eskuratu ahalko dituzte.

    Bideragarritasun-plana eta tutoretza

    Enpresaren Bideragarritasun Plana egingo da, TXEKIN metodologiarekin bat etorriz; eta, hala behar denean, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentuak homologatutako erakundeek laguntza eta tutoretza eskainiko dute enpresaren lehen urtean.

    Prestakuntzan laguntzeko neurriak

    Jokabide ekintzaileak eta enpresa-gaitasunak lantzeko sentsibilizazio- eta prestakuntza-ekintzak.

    Lana eta familia bateragarri egiteko neurriak

    EMEKIN ekimenaren zerbitzuak eskuratzean, familia-arduretarako zerbitzuaren neurriez baliatzea.



    Lege oharra:

    • © 2017
    • Emekin Ekintzailea
    • | Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia |
    • Lege oharra