Emekin Ekintzailea

Nabigaziorako laguntzak

Hizkuntzak


Edukia

EMAKUME EKINTZAILEA GIPUZKOA MODERNO BATERAKO


G-2020 hausnarketa estrategikoko prozesuan, Gipuzkoako Foru Aldundiak “Gipuzkoa Berriztatzailearen” agertokiaren aldeko apustua egin zuen. Apustu hori “GFAren Kudeaketa Planean (2007-2011)” zehaztu da hainbat ekintza-ardatzen bidez eta horien artean “Gipuzkoa lehiakorra” azpimarra daiteke. Horren arabera, lehiakortasunik gabe ez dago ongizate iraunkorrik eta alderantziz.

Berrikuntzarako orientazioaren bidez, ikaskuntza eta ekintzailetza sustatuz eta ezagutza garatuz, gure lurraldeko enpresa- eta produkzio-ehunaren lehiakortasuna bultzatzeko beharra adierazten duen euskarri batez ari gara. Labur esanda, enpresen eta Lurraldearen beharren araberako politikak eta proiektuak moldatzea eta bultzatzea.

Horregatik, Gipuzkoako Foru Aldundiak ekintzailea eta emozionalki adimentsua den gizarte baterantz bideratu nahi du Gipuzkoaren eraldaketa, hezkuntzaren, familien, gizarte eta elkarteen eta enpresen arloetan ikaskuntzarako eta ekintzailetzarako ingurune onuragarriak sustatuz eta kudeatuz. Horren arabera, zenbait helburu zehazten dira, hala nola:

  •    -Ikaskuntza sustatzea
  •    -Gipuzkoako Foru Aldunditik bertatik ekimentsu eta ekintzaile izateko gaitasunaren balioa bultzatzea eta horri buruz sentsibilizatzea eta, baita ere, udalekiko harremanak eta haien garapen endogenoko gaitasuna, Unibertsitatea eta enpresa-estamentuak.
  •    -Gaur egungo enpresa-ezagutza bereizgarria transferitzea eta zabaltzea
  •    -Ekintzailetza balio-kate osoan (hezkuntzaren, familien, gizarte eta elkarteen eta enpresen arloetan) bultzatzea eta hari balioa ematea, sistemako beste agenteekin lankidetzan eta emakume ekintzailea sustatzeari buruzko aipamen zehatza eta bereizia eginez.

Hori dela eta, EMEKIN-Emakume Ekintzailea ekimenak (%50 Europako Gizarte Funtsa proiektu finantziatua), ezagutzaren gizarte berria eraikitzeko konpromisoarekin bat egin du. Konpromiso hori, EAEn, 2. Transformazio Handian datza une honetan eta, horren arabera, produktibitate handiko ekonomia bat ezin daiteke produkzio-faktore tradizionaletan oinarrituta egon. Dena den, ezagutza, ekonomia berriko lehiakortasun-faktore nagusia da eta, horregatik, pertsonak, ezagutza sortzen eta erabiltzen duten bakarrak direnez, transformazioaren gakoa dira.

Pertsona lasaien errealismotik baino inkonformisten eta ekintzaileen imajinaziotik gertuago dauden jarrerak eta balioak dituzten pertsonak behar dira, hainbat balio dituzten pertsonak, hala nola hobetzeko grina, pluraltasunerako irekitasuna, sormena, aldaketak eta aniztasuna onartzeko joera, tolerantzia, arriskuak hartzeko ahalmena, jakin-mina, ikasteko nahia, etab.

Beste era batera esanda, konpromisoa hartu nahi dugu gizarte oso batean pertsona osoak garatzeko. Hau da, pertsona guztiek beren ekarpena egin dezaketen gizarte bat bultzatzeko. Hala eta guztiz ere, hainbat aurrerapen lortu eta garatu diren arren, ez gaude oraindik gizonek eta emakumeek aukera berdinak dituzten gizarte batean. Eta, hori, ekintzailetzaren arloan ere islatzen da (rolak, lanaren eta familiaren baterakuntza, aintzatespen-maila desberdinak, soldaten tratamendua, zuzendaritza-postuetan aritzea, erantzukizunak, finantzazioa eskuratzea, etab.).

Horrek ekintza positiboak bultzatzea eskatzen du. Eta, EMEKIN-Emakume Ekintzailea ekimenaren bidez, emakumeek protagonismo espezifikoa izan dezaten bultzatu nahi da, bereziki, ekintzailetzaren arloan: maila pertsonalean, lanekoan edo profesionalean eta enpresakoan.

Ezagutzaren gizartean norberaren errealizazio osoa, biztanleria aktiboa, gizarte-kohesioa eta enplegagarritasuna lortzeko beharrezko konpetentzia nagusiak gara ditzaketen emakumeez ari gara. Etengabeko ikaskuntzarako konpetentzia nagusi horiek testuinguru zehatz batera egokitutako ezagutzen, gaitasunen eta jarreren multzo bat osatzen dute. Eta beharrezkoak dira bai pertsonen errealizaziorako eta gizarte-integraziorako bai biztanleria aktiborako eta enplegurako.

“Ekimenak sortzeko zentzua” gara dezaketen emakumeak, ideiak ekintzetan bihurtzeko gaitasuna dutenak. Konpetentzia hori sormenarekin, berrikuntzarekin eta arriskuak hartzearekin lotuta dago, baita helburuak lortzeko asmoz proiektuak planifikatzeko eta kudeatzeko trebetasunarekin ere. Konpetentzia horretan pertsona guztiei ematen zaie laguntza, ez bakarrik egunerokoan, etxe-arloan eta gizartean, baita lanpostuan ere, lana garatzen den testuingurua ezagutzen dugulako eta aukerak aprobetxatzeko gai garelako. Gainera, pertsonek behar dituzten (gizarte- zein ekonomia-jarduera batean) beste gaitasun eta ezagutza espezifikoago batzuen oinarria da.

EMEKIN-Emakume Ekintzailea ekimenean, GEM/REM (ekintzailetzari buruzko txostenak) bezalako nazioarteko txostenen eta Europar Batasunaren (EGEF eta EGIF) beraren gomendioak hartu dira kontuan eta, laguntza osoa eta pertsonalizatuaren, esperimentazioaren eta garapenerako lankidetza publiko eta pribatuaren (ASPEGI eta EUSKADIKO KUTXA) formularen bidez, ekintzailetza bultzatzeko politiketako ereduzko osagai bihurtu nahi du.



Lege oharra:

  • © 2017
  • Emekin Ekintzailea
  • | Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia |
  • Lege oharra